Publizitatea
Itxi

2021/07/02

12:01

telebista

Kirolak

Pilota, txirrindularitza eta arrauna izango dira nagusi, asteburuan, EITBn

EITB MEDIA

Nafarroako 4 t'erdiko txapelketak, Frantziako Tourrak eta Coruñako Banderak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza.

  • Kirolak

    Kirolak. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pilota, txirrindularitza eta arrauna izango dira protagonista asteburu honetan ETB1en eta eitb.eus-en.

Larunbateko lehen kirol emanaldia 12:00etan hasiko da. Nafarroako emakume pilota txapelketa izango da ikusgai Iruñeko Navarra Arenatik zuzenean: Laia Salsamendi-Olatz Ruiz de Larramendi vs Amaia Aldai-Naroa Agirre. Ondoren, Frantziako Tourreko 8. etapa eskainiko da, Oyonnax - Le Grand-Bornand arteko ibilbidea (14:30ean ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en). Arratsalde aldera, 17:30ean hasita, Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen estropada jarraitu ahal izango da, Coruñako Bandera. Gauean, pilotaren txanda izango da: 22:15ean, Sopelatik zuzenean, binakakoan arituko dira Elordi-O. Etxebarria vs Zubizarreta III-Ibai Zabala, eta ondoren Nafarroako lau t'erdiko txapelketako finalerdia jokatuko dute Altuna III vs Ezkurdia pilotariek.

Igandean, 11:30etik aurrera, Coruñako Banderaren 2. jardunaldiaz gozatzeko aukera egongo da. 15:00etan Frantziako Tourreko 9. etapa eskainiko da (Cluses-Tignes). Eta bukatzeko, arratsaldean, 17:00etan (ETB4n hasiko da eta Tourraren ostean, ETB1en jarraituko du), Amurriotik zuzenean, hiru pilota partida izango dira ikusgai: Dario-Untoria vs Arteaga II-Elizegi, Agirre vs Urrutikoetxea edo Laso (Nafarroako lau t'erdiko txapelketa) eta Salaberria-Rezusta vs Larrazabal-Albisu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;