Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Nafarroako lau t'erdiko finala eta erremonteko San Fermin Torneoa, gaur

EITB Media

Egunero legez, Frantziako Tourra ere izango da ikusgai (14:15ean ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en).

  • Pilota

    Pilota. Irudia: EITB Media

Pilotak, txirrindularitzak eta erremonteak osatuko dute gaurko kirol eskaintza. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira hiru emanaldiak.

11:30ean, Iruñeko Labrit pilotalekutik zuzenean, Nafarroako lau t'erdiko final handia izango da ikusgai, Altuna III vs Laso. Jaialdia Bengoetxea VI-Aranguren vs Elezkano II-Ladis Galarza norgehiagokarekin hasiko da, eta Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna.

Ondoren, egunero legez, Frantziako Tourra eskainiko da, 11. etapa: Sorguesen hasi eta Malaucenen izango du bukaera ibilbideak (14:15ean ETB4n eta 15:00etatik aurrera, ETB1en jarraitu ahal izango da zuzenean). Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira esatariak.

Gauean, 22:20an, erremonteko San Fermin Torneoko bi partida ikusteko aukera izango dugu Hernaniko Galarreta pilotalekutik: Juanenea-Barrenetxea IV / Ansa II-Larrañaga eta Loitegi-Zubiri / Zaldua II-Labaka. Iñigo Aiestaranek gidatuko du emanaldia Iñaki Agirre Gaztelu eta Ane Muruamendiaraz lagun dituela.