Itxi

telebista

Kirolak

Binakako San Fermin Txapelketako finalerdia Iruñetik, gaur gauean, zuzenean

EITB MEDIA

Olaizola II-Mariezkurrena II vs Urrutikoetxea-Albisu arituko dira aurrez aurre, 22:15etik aurrera. Arratsaldean, Frantziako Tourreko 12. etapa izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Pilota

    Pilota. Irudia: EITB Media

Gaur, bi kirol hitzordu izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean: 15:00etan Frantziako Tourreko 12. etapa izango da ikusgai, Saint-Paul-Trois-Chateaux herrian hasi eta Nimesera arteko ibilbidea.

Gauean, 22:15ean hiru pilota partida eskainiko dira Iruñeko Labrit pilotalekutik. Lehenik, binakakoan arituko dira aurrez aurre Salaberria-Bikuña vs Zubizarreta III-Ibai Zabala. Partida nagusia etorriko da gero, San Fermin Txapelketako finalerdia: Olaizola II-Mariezkurrena II vs Urrutikoetxea-Albisu. Eta bukatzeko, binakakoan, berriz, Alberdi-Elizegi vs Zabala-Erostarbe pilotariak.