telebista
10:15ean
Fernando Canales sukaldaria, astearteko 'Forum'en
A.H.
EITB
Begoña Zubietak sukaldariari bere lanaz eta azkeneko proiektuez galdetuko dio
-
Fernando Canales. 'Forum'. Argazkia: EITB
Fernando Canales sukaldari ezaguna, Bilboko Euskalduna Jauregiko Etxanobe jatetxe entzutetsuaren fundatzailea, astearteko gonbidatua izango da 'Forum' elkarrizketa saioan eta Begoña Zubietarekin mantenduko duen hitzorduan zehar, bere lanaz eta proiektu ezberdinez arituko da. Horien artean, aurretik prestatutako luxuzko plateren komertzializazioaz hitz egingo du. Eskuartean daraman proiektu berri honek bezeroek beren etxeetan maila altuko sukaldeaz gozatzeko aukera ematen du. 'Forum' astearte honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.