Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Frantziako Tourreko 13. etapa eta bikotekako San Fermin Torneoa, gaur

EITB MEDIA

Ezkurdia-Martija vs P. Etxeberria-Zabaleta pilotariek jokatuko dute txapelketako finalerdia.

  • Ezkurdia eta Martija

    Ezkurdia eta Martija. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Txirrindularitzak eta pilotak osatukok dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Alde batetik, Frantziako Tourreko 13. etapa izango dugu ikusgai, Nimes-Carcassonne arteko ibilbidea (13:30ean ETB4n hasiko da eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du).

Gauean, berriz, Iruñeko pilota jaialdia eskainiko da 22:15etik aurrera. Lehenik binakakoan arituko dira Elordi-O. Etxebarria vs Larrazabal-Uriondo; gero, bikotekako San Fermin Torneoko finalerdia jokatuko dute Ezkurdia-Martija va P. Etxeberria-Zabaleta pilotariek; eta bukatzeko, Dario-Untoria vs Arteaga II-Erasun arituko dira aurrez aurre.