telebista
22:30ean
'Bienvenidos al barrio' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan
EITB Media
Programak, gainera, Scarlett Johansson eta bere bikotekidearen inguruko erreportajea eskainiko du, Hollywoodeko aktore superstiziosoenak hartuko ditu protagonista eta zinemak erakutsi dituen paraje ederrenetan barrena bidaia proposatuko du.
-
'Bienvenidos al barrio' filmaren fotograma
Gaurko "La Noche De…"k Bienvenidos al barrio (Jusqu'ici tout va bien, 2019) komedia frantziarraren estreinaldia eskainiko du. Intouchables (2011) pelikula arrakastatsuaren ekoizleek egindako filma da. Mohamed Amidi zinemagilea da zuzendaria, unibertsitateko ekonomia irakaslea eta aktibista sutsua, eta konpromiso soziala argi uzten du ikus-entzunezkoan.
Enpresaren zerga ordainketari ihes egiteko, bere publizitate agentzia Paris kanpoaldeko La Courneve auzora mugitu beharrean egongo da Fred. Bai bere agentziako langileak zein Fred bera ere lantoki eta auzo berri honetako bizimodura nola moldatuko diren erakutsiko du filmak. Gilles Lellouchek, Mailk Bentalhak, Camille Louk eta Sabrina Ouazanik osatuko dute aktore zerrenda.
Bestalde, Scarlett Johansson eta haren bikotekideaz arituko da saioa udako La pareja más guapa del mundo atalean.
Horrez gain, Hollywoodeko aktore superstiziosoenez eta zorte txarra usatzeko erabiltzen dituzten trikimailuez ere hitz egingo du Felix Linaresek.
Amaitzeko, pelikuletan ikusi izan ditugun lekurik ederrenak erakutsiko ditu Donde el cine nos llevó atalak.
"La Noche De… Bienvenidos al barrio" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.