telebista
Audientzia
"El Club del Tupper" arrakastatsu hasi da, % 12,8ko audientzia-zatia bereganatuz
EITB Media
Javi Sierrak aurkeztutako saioak 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
-
Javi Sierra eta asteleheneko saioko gonbidatuak. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
Astelehen honetan, "El Club del Tupper" ETB2ko gastronomia saioak estreinaldi arrakastatsua izan du. Javi Sierra sukaldariak aurkeztutako saioak % 12,8ko audientzia-zatia eta 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu Euskadin eta eragin eremuan.
Lehen saioan, "El Conquistador del Fin del Mundo" realityaren hiru lehiakide ezagun izan dira gonbidatuak: Xabier Garate (Seleta), Andrea Azkune eta Isma Pereira. Kasu honetan baina, ikurrinaren ordez, Urrezko Tupperra izan dute jokoan.