telebista
22:15ean
'Rams' filma, gaur gauean, ETB2n
Eitb Media
Filma Islandiako haran urrun batean dago girotuta. Grímur Hákonarson dokumentalistak hango landa-bizitza islatzen du umore ukituekin.
-
Theódór Julíusson 'Rams' filmaren fotograma batean
Bi anaien istorioa kontatzen du Rams pelikulak. Kiddi gizon zakarra da eta alkoholikoa; Gummi lasaiagoa da. Duela berrogei urte baino gehiagotik elkarri hitz egiten ez dioten arren, bat egin beharko dute euren ondasun preziatuena salbatzeko: ahari taldea.
Sigurður Sigurjónsson eta Theódór Julíusson aktoreek protagonisten paperak hartzen dituzte. Grímur Hákonarsonek idatzi eta zuzendutako filma lau jaialditan izendatua izan zen 2015ean film onenaren kategorian: Hamptons International Film Festival, Cannesko Zinemaldia, Europako Zinemaren Sariak eta Valladolideko Zinemaldia.
Ez ezazu galdu Rams filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.