telebista
ETB-1en
Mikel Goñi pilotaria, osteguneko 'Anitzele'n
A.H.
EITB
Bere bizitza profesional eta pertsonalean murgilduko dira Xabier Euzkitze eta bere kolaboratzaileak
-
Mikel Goñi, pilotaria. Argazkia: EITB
Mikel Goñi pilotaria izango da ostegun honetako 'Anitzele'n. Azken urteetan esku pilotak eman dituen momenturik onenen eta txarrenen protagonista izan da Oronoz-Mugaireko pilotaria, eta nahiz eta frontoietako lehiaketak alde batera utzi dituen, oraindik ere telebistan ikusteko aukera dugu.
Berari buruz lerroak eta lerroak idatzi dira eta argitara atera ez dena ere jakiteko moduan izango dira osteguneko 'Anitzele'n. Lan horretan, Anabel Arraiza aktorea, Nerea Rodriguez kimikaria eta Jon Balentziaga kazetaria izango ditu Xabier Euzkitzek lagun.
Joana Lasherasek, bere aldetik, galdeketa intimoena egingo dio, Mikel Elizegik ametsetako bat lapurtuko dio Goñiri eta Mikel Antero trobadoreak, ordea, musika jarriko dio nafarraren ibilbide gazi-gozoari.
'Anitzele' ostegun honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.