Itxi

telebista

Urtarrilaren 30ean

'Goenkale': Xanet, etxean berriro!

EITB

Mirenek arduragabe jokatu eta Xaneten bizitza arriskuan jarri duela uste du Karlosek eta horregatik semea berarekin izaten saiatuko da.

01:36
'Goenkale'

Mirenen etxean sutea izan da eta emakumea errudun sentitzen da Xaneten bizia arriskuan jarri duelako. Mutikoak kea arnastu du, baina zorionez ez zaio ezer pasa. Karlos, gertatu zitekeenarekin beldurtuta, Xanet Arraldera eramaten saiatuko da. Bestalde, Jokin anaia behin-behinean aske geldituko da.

Kandidok ere garai zailak bizi ditu. Ramonek eskainitako lana arriskutsua bada ere, onartu egingo du dirua behar baitu Ikerneri laguntzeko.

Lukas bera enpresatik bota nahia dabilela jakingo du Germanek. Hala ere, semea Ernestorengandik babesten saiatuko da, badakielako Ernesto dagoela Fermin Markezen ezetzaren atzean.

Azkenik, Nekanek Ricardo Ojangurenen hilketa ikertzen jarraitzen du. Dagoeneko, Naroa ez da susmagarri nagusia eta orain badirudi, Katy izan daitekeela hiltzailea, nahiz eta horrek lagun zahar baten mailegua jaso zuela argudiatu.