Itxi

telebista

ETB Kantxa

Hendaiako pilota jaialdia, ostiralean, ETB-1en

A.H.

EITB

Xala-Laskurain eta Olaizola II-Beroiz bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia.

  • Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz.

    Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz. Argazkia: EITB

Ostiral honetan, Euskal Telebistako 'ETB Kantxa' saioak Hendaian jokatuko den pilota jaialdia eskainiko du gaueko 22:00etatik aurrera. Lehengo norgehiagoka, Jaunarena-Cecilio eta Mendizabal III-Ladis Galarza bikoteen artekoa izango da eta ondoren, jardunaldiko partida nagusian,  Xala eta Laskurain, Olaizola II.a eta Beroizen kontra arituko dira. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute partiden berri ETB-1en.