telebista
Larunbatean 21:50ean
'Goenkale'ko aktoreak, 'Mihiluze Traka' saioan
A.E.
EITB
Maria Cruickshank, Joanes Passicot eta Amaia Ruiz. Arratzuko Unai, Orioko Maialen eta Zarauzko Enekoren bikote izango dira
-
'Mihiluze Traka'. Goenkaleko aktoreak lehian. Argazkia: EITB
Larunbat honetan, otsailaren 28an, 21:50etik aurrera, bigarren 'MHLZ Traka' izango da ETB-1en ikusgai, luxuzko gonbidatuekin eta mihiluze trebeekin jolasteko. 'Goenkale'ko aktore gazteak gonbidatu dituzte oraingoan.
Itsaso gaztearen papera egiten duen Maria Cruickshank, 'Goenkale'ko Manex oraindik kartzelan badago ere lehian ikusiko dugu Joanes Passicot eta beraiekin batera, hirukotea osatzeko, Malen edo Amaia Ruiz. Beraien ondoan izango diren lehiakideak ere ez dira nolanahikoak: Arratzuko Unai, Orioko Maialen eta Zarauzko Eneko. Hirurak 5.000 euroko zakua lortzen saiatuko dira.
'MHLZ Traka' saioan ohiko probez gain, joko berriak ere ikusiko dira. Gonbidatuen inguruko bitxikeriak eta txikitako argazkiak izango dira Emaiozue proba berrian eta Pareak bai eta Egiaren bila ere ikusiko dira.