Itxi

telebista

Audientziak

"La Noche de..." liderra izan da astearte gauean, audientzia markak gaindituz

EITB Media

Félix Linaresek aurkeztutako saioak % 18,2ko audientzia-zatia eskuratu du eta 'La conexión de los niños pijos' filma ere bere ordu-tartean audientzia-buru izan da % 14,7ko kuotarekin.

  • Félix Linaresek aurkezten du "La Noche de..."

    Félix Linaresek aurkezten du "La Noche de...". EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

"La Noche de..." saioak astearteko ordutegi nagusian lidergoa lortu du bere audientzia-marka gaindituz: % 18,2ko audientzia-zatia eskuratu du, azken zazpi urteetako bere daturik onena. Félix Linaresek aurkeztutako zinema saioak, gainera, 188.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.

Ondoren, La conexión de los niños pijos (The preppie connection, 2015)  filmak ere lidergoa mantendu du, % 14,7ko audientzia-zatia eta 166.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratuz.

"En Jake" ere audientzia-buru

Astearteko "En Jake" saioa ere bere ordu-tartean audientzia-buru izan da, % 19,1eko kuotarekin. Xabier Lapitzek aurkeztutako tarteak 105.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan eta audientziaren aukerarik gustukoenen artean bere tokia bereganatu du goizetan.