Itxi

telebista

22:20ean

"Vascos por el Mundo" saioa Bremenen izango da gaur gauean

EITB Media

Carolina Calvo kazetariak Alemaniako hiria bisitatuko du bertan bizi diren Sheila, Iker, Estibaliz, Maria Amaya eta Juan Carlos euskaldunekin batera.

  • Bremenen izango da "Vascos por el Mundo".Irudia: EITB

    Bremenen izango da "Vascos por el Mundo".Irudia: EITB

Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Carolina Calvo kazetariak Bremen ezagutuko du, Sheila, Iker, Estibaliz, Maria Amaya eta Juan Carlos Alemaniako hirian bizi diren euskal herritarren eskutik. Weser ibaiaren ertzean dagoen hiri handi hau hiri-estatu gisa hartzen den toki bakanetako bat da. Hiri libre bat da eta historia garrantzitsua du XIII. mendetik.

Bremen ipuin-leku bat da. Bere ibaia, Weser, hemen "Hamelingo txirularia"k hiria hartu zuten arratoiak ito zituelako da ezaguna. Portua, Bremerhaven, ibilgailuen inportazioko eta esportazioko bigarren porturik garrantzitsuena da Europar Batasunean. 1832 eta 1974 artean, zazpi milioi pertsona baino gehiagok emigratu zuten hemendik Amerikara.

"Vascos por el Mundo" 22:20ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.