telebista
Hasier Etxeberriak aurkeztua
Hilotz ederrak dokumentala ostiraleko 'Haratago'n
A.H.
EITB
Saioak hil ondorengo aukerak eta zerbitzuak aztertuko ditu.
-
Hasier Etxeberria, 'Haratago'. Argazkia: EITB
Ostiral honetako 'Haratago' dokumentalak hil eta geroko aukerak aztertuko ditu, izan ere, geroz eta forma ezberdinagoak hartzen ari ditu hiletak eta gaur egun era askotako eskakizunak daude. Nahiz eta antropologo eta soziologoen arabera gauzak nabarmenki aldatzen ari diren, oraindik ere elizkizunak hileten %80 dira Frantzian. Hasier Etxeberriak aurkeztuko duen ostiraleko dokumentalean, hilketaren ondorengo zerbitzua ematen duten hainbat negozio eta enpresa aztertuko dira baita eskakizunik arraroenak ere. 'Haratago' ostiral honetan emitituko da 17:15etik aurrera ETB-1n.