telebista
ETB-3n
Europako Firefox-en arduradunarekin astearteko 'Nick dut Nik' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, interneteko memeak zer diren jakingo du Arantza Garcesek.
-
Arantza Garces, 'Nick dut Nik'. Argazkia: EITB
Tristan Nitot Europako Firefox-en arduradunarekin izango dira astearteko 'Nick dut nik' saioan. Berak sortutako Mozilla proiektuaren nondik norakoez arituko da. Horrez gain, interneteko memeak zer diren emango dute ezagutzera saioan eta Tendumi-ko kideek, Gorka Esnal eta Jon Parrok, onlineko kanpin gida original bat aurkeztuko dute. USER atalean, El Agorante Aberrante webgunearen berri emango dute orge de la Herrán y Cresporen eskutik. 'Nick dut Nik' astearte honetan dago ikusgai 23:00etatik aurrera ETB-3n.