Itxi

telebista

22:15ean

Cusco, gaur gaueko "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Arantzazu Fuentes kazetariak Inken Inperioko hiriburuaren sekretu guztiak ezagutuko ditu, bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Peruko emakumeak "Vascos por el Mundo" saioan.

    Peruko emakumeak "Vascos por el Mundo" saioan.

Igande honetan, "Vascos por el Mundo" saioak Cusco ezagutuko du, Inken Inperioaren hiriburua eta Peruko hiririk turistikoena. Cuskoko historian, paraje ederrenetan eta gastronomian barrena murgilduko da Arantzazu Fuentes kazetaria, eta horretarako, hirian urte luzez bizi izan diren lau euskaldunen laguntza jasoko du: Joserra Solchaga, Pablo García, Oihane de Gana eta Belen Arroniz euskaldunena, hain zuzen ere.

Andeek inguratuta, 3000 metroko altuerara, bizitza ez da batere erreza Cusco hirian, eta horregatik mendiko gaitzari aurre egiteko koka hostoen erabilera ezagutuko du saioak. Gainera, herrialdeko tren ospetsuenean bidaia egingo dute munduko tokirik ederrenetako bat ezagutzeko: Machu Picchu.

Peruko abentura behar bezala bizitzeko gainera, Amazonian murgilduko dira, izan ere, Cuscotik kilometro gutxira Puerto Maldonado dago, oihanerako sarrera.

"Vascos por el Mundo" saioa igande honetan izango da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.