Itxi

telebista

Estreinaldia

ETBk 'Transición y Democracia en Euskadi' estreinatuko du ostegunean

A.E.

EITB

Datorren ostegunean otsailaren 16an hasiko da Iñaki Gabilondoren partaidetzaz.

  • Eduardo Chillida

    Eduardo Chillida. Argazkia: EITB

ETBk datorren ostegunean, otsailaren 16an. bigarren katean 'Transición y democracia en Euskadi', dokumental saila estreinatuko du. Bertan, 13 ataletan, Franco hil aurretik eta ondoren Euskadin jazotako gertaera historiko garrantzitsuenak bilduko dituzte: 60. hamarkadatik hasi eta Autonomia Estatutuaren onarpenera arte eta Carlos Garaikoetxea buru zuen Eusko Jaurlaritzaren osaketara arte.

'Leiho hirukoitza'ren teknologia erabili du dokumental sailak. Tecnaliak garatutako sistema berritzaile honi esker ikus-entzuleek saioan sartu eta parte hartu dezakete.

Iñaki Gabilondo da izen handiko 70 adituren lekukoa bildu duen dokumental sailaren aurkezlea. Historialariak, soziologoak, kazetariak, artistak... Guztiek, Trantsizioaz duten iritzia ekarriko dute. Ardura eta lotura lanetan Juan Pablo Fusi Historia Garaikideko katedradun entzutetsua ibili da. Lan honetan ETBko artxiboetatik eta beste zenbait lekuetatik bildutako irudi ikusgarri eta txundigarriak erabili dituzte. Oraina ulertzeko iraganeko aldi jakin hori gogoratzen lagunduko digute irudi horiekin. Expressive ekoiztetxeak egin du ETBrentzat telesaila Icaria Multimendiaren elkar lanean. Jose Miguel Azpiroz eta Antonio Cristobalek zuzendu dute dokumental saila.

Aurkezpena, Bilbon izan da astearte honetan eta, besteak beste, honako hauek hartu dute parte: Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, Antonio Cristobal eta Jose Miguel Azpiroz saioaren zuzendariek, Iñaki Gabilondo aurkezleak, Juan Pablo Fusi historialariak eta Ramon Delgado Teknaliako Media Unitateko zuzendariak.

'Transición y Democracia en Euskadi' saioaren aurkezpenean honako hau adierazi du Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak: Dokumental hauetan historiako aldi jakin batean jarri dugu fokua... Trantsizio aldian..., Frankismotik Gernikako Estatutura doan garaia argiztatzeko helburuarekin. Oso garai nahasia izan zen, asaldura handikoa, aldaketa arinekoa. Gure gizartean tentsio oso handiak bizi izan zituen, eta kontraesan handiak ere bai. Hala izan ohi da sistema bat amaitu eta beste bat hasten denean. Gure kasuan, Francoren garaitik Demokraziaren garaira doan denbora hartan, ETAren presioa izan genuen alde batetik, eta kultur eta gizarte ekintza ugari beste aldetik. Hori dena kontuan izan gabe ezin da ulertu gaur egungo Euskadi, orduan onartu zen Estatututik eta orduan sortu ziren erakundeetatik jaio baitzen.

60. eta 70. hamarkadak aztertuko dituzte dokumental sailean. Hazkunde ekonomikoa eman zen, baina garapenak gora behera asko ere izan zituen: emigrazioa; hiriburuetara bizitzera joan zen jendearen masifikazioa; industriaren lehen arazoak eta ETAren sorrera. Diktadura ahitzen ari zen. Atzerrian frankismo garaian bizirik zegoen erakunde errepublikar bakarra mantendu zen: Eusko Jaurlaritza erbestean.

Burgosko prozesuari ere arretaz jarraituko dio dokumentalak. Baita Francoren heriotza eta agertu ziren alderdi, sindikatu eta beste elkarte sozialei ere. Halaber, Konstituzioaren onarpena, Autonomia Estatutuarena eta Espainiako Kongresurako eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, udal hauteskundeak eta ETAren jarduna 'berunezko urteak', jorratuko ditu. Ramon Rubial buru zuen Kontseilu Nagusian behin eta berriz gaitzetsi zuen errepresio parapolizialaz ere arituko dira..

Gure historia hurbilaren errepasoa egingo dute gertu-gertutik. Ahaztu ezineko bidaia izango da, Euskadiko trantsizioaren garaiko gertakizun historikoetatik barrena.

Tecnalia, ikerkuntza aplikatuaren zentroak dokumentalaren lehen hamar ataletarako leiho edo pantaila hirukoitzaren sistema garatu du. Helburua, ikus-entzuleek gehiago parte hartzea eta interaktibitatea bultzatzea da hiru pantailen bidez: telebista portatila, tableta eta smartphone-aren bidez, dokumentala ematen den bitartean.
Leiho hirukoitzaren sistema berritzailearekin Teknalian garatutako teknologiaren bidez, alegia, dokumentala ematen den unean, telebistan, ikus-entzuleek, osagarriak diren edukiak disfrutatzeko aukera izango dute eta beste leihotxo batzuen bidez, argazkiak eta abar bidaliz parte hartu ahal izango dute.

Apustu honekin ETBk ikus-entzuleek gehiago parte hartzea nahi da eta herritarren partaidetza bultzatzea, edukiak guztien esku jartzen diren bitartean.
'
Transición y Democracia en Euskadi' datorren ostegunean izango da ikusgai ETB-2en gaueko 22:00etan.

Aurreestreinaldia asteazkenean Donostian

Horrez gain, telebista estreinaldiaren aurretik, bezperan, otsailaren 15ean, Donostiako Trueba zinean aurre estreinaldia izango da arratsaldeko 19:30ean.