albistea
Lehiaketa ETB-1en
Albistegietako aurkezleak, larunbatean, 'Mihiluze Traka' saioan
A.E.
EITB
Asier Odriozola, Andrea Arrizabalaga eta Igor Siguero, Getariko Nekane Arakistain Gabiriko Oier Oiarbide eta Areatzako Leire Oruerekin arituko dira.
-
'Mihiluze traka', Ilaski Serrano eta Kike Amonarriz. Argazkia: EITB
Larunbat honetan, otsailaren 18an, 21:30etik aurrera, 'MHLZ Traka'n, albistegietako lankideak ikusteko aukera izango dugu.
Lehiatzen ETBko informatiboetako hiru aurkezle: 'Teleberri'ko Asier Odriozola eta Andrea Arrizabalaga eta 'Gauberri'ko Igor Siguero. Beraiekin bikotea osatuz, Getariako Nekane Arakistain, Gabiriako Oier Oiarbide eta Areatzako Leire Orue mihiluzeak arituko dira.
Mihiluzeen lana 5.000 euroko zakua lortzea izango da eta beraiei laguntzen, botillero lanetan arituko dira Asier, Andrea eta Igor aurkezleak.
Pilotarien, 'Goenkale'ko aktore gazteen, bertsolarien eta musikarien ondoren, ikusi ahal izango dugun bosgarren 'Mihiluze Traka' da honako hau.