Itxi

2021/09/26

09:41

telebista

22:15ean

Manchester, gaur gauean, "Vascos Por el Mundo" saioan

EITB Media

Joana Etxabe eta Joan Vinos kameraria Erresuma Batuko hirira joango dira Elvira, Ane, Jonatan eta Macarena han zergatik bizi diren jakiteko.

  • "Vascos por el Mundo"k Ane, Manchesterren bizi den euskalduna ezagutuko du.

    "Vascos por el Mundo"k Ane, Manchesterren bizi den euskalduna ezagutuko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Vascos Por el Mundo" saioa Manchesterrera hurbilduko da gaur gauean. Joana Etxabe erreportariak eta Joan Vinos kamerariak Elvira, Ane, Jonatan eta Macarena bertan zergatik bizi diren jakingo dute.

Munduko lehen hiri industrializatua izateagatik da ezaguna; Manchesterren kotoi fabrikak ezarri zirelako. Adreilu gorriko fatxadak dituzten fabrikak, Ingalaterrako hiriko toki askotan oraindik oso presente daude. Auzo ezberdin eta bereziak ditu, horietako bat Northern Quarter da, grafitiz eta aldarrikapen muralez betea dagoena, urtero ospatzen den kaleko arte ekitaldiari esker.

Beste barruti ezaguna Gay Village dugu, tabernak, jatetxeak eta ostadarra nonahi daude bertan.

Hiri honetan, halaber, bi futbol talde handik jokatzen dute: Unitedek eta Cityk. Futbola grinaz bizi da eta ia ingeles guztiek praktikatzen dute. Munduko musika hiriburuetako bat ere bada, hemendik Oasis, Take That edo The Smiths atera direlako.

"Vascos Por el Mundo" 22:15ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;