telebista
Futbola eta saskibaloia
Marseille eta Inter Milan taldeen arteko norgehiagoka zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
Horrez gain, Gescrap Bizkaia eta Montepachi taldeen arteko partida eskainiko du Euskal Telebistak.
-
Inter de Milan. Argazkia: EFE
Asteazken honetan, Marseille eta Inter Milan taldeek jokatuko duten partida eskainiko du ETB-1ek Marseillatik zuzenean, arratsaldeko 20:45etik aurrera. Champions Leagueko final zortzirenetako partida da eta Juanan Legorburuk, Juanan Larrañagak eta Naxari Altunak emango dute emanaldiaren berri. Ondoren, Basilean jokatutako Basel eta Munich taldeen arteko norgehiagokaren laburpena eskainiko da, Ander Txintxurreta eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin.
Gescrap Bizkaia- Montepachi, zuzenean
Bestalde, Gescrap Bizkaia eta Montepachik Bilbon jokatuko duten Euroligako partida eskainiko du zuzenean Euskal Telebistak. Arratsaldeko 18:50etik aurrera bat egingo du ETB-1ek Bilbao Arena pabiloiarekin eta partidaren lehenengo zatia eskainiko du zuzenean. ETBK Sat kateak bere aldetik, partida osoa eskainiko du zuzenean. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira partidaren kontakizunaren arduradunak.