Itxi

albistea

Otsailaren 21ean

Ernesto eta Ama Paresi, aurrez aurre

EITB

Ama Paresik Maleni egia esatearekin mehatxu egingo dio.

  • Goenkale

    Ernesto. Argazkia: EITB

Ines ziur dago gaztetan izan zuen haurra lapurtu ziotela eta horregatik kontua argitu arte borrokatzeko prest dago. Izan ere, ustez haurrak lapurtu zituzten ospitalean erditu zuen haurra eta traman nahastuta dagoen ginekologo berarekin.

Ernestok mehatxu egingo dio Ama Paresiri Santonera gotzainaren kontuan gezurra esateagatik. Hala ere, Ama Paresi ez dago Ernestoren xantaia onartzeko prest eta Maleni egia esatearekin mehatxu egingo dio.

Germanen eta Koldoren osasun egoera ez da batere ona. Alde batetik, Germanen ebakuntza oso arriskutsua da eta operazioa ez gainditzeko aukerak handiak ditu. Bestalde, Koldok osatzeko bere esku dagoen guztia egin badu ere, heriotza geroz eta gertuago dauka.