Itxi

telebista

Audientziak

ETBk azken bederatzi urteetako iraileko audientziarik onena lortu du. ESKERRIK ASKO!!!

EITB Media

ETB1ek 2009tik eta ETB2k 2012tik lortzen dituzten iraileko audientzia daturik altuenak dira.

  • ETBko saioen aurkezleak.

    ETBko saioen aurkezleak.

Euskal Telebistak azken bederatzi urtetako iraileko audientziarik onena lortu du: % 13,0ko audientzia-zatia. ETB1ek % 2,3ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 4,9ko kuota izan ditu, 2009ko irailetik lortzen duen daturik onena. ETB2k, bere aldetik, % 9,6ko audientzia-zatia izan du, 2012ko irailetik lortzen duen audientziarik altuena.

ETBko albistegiek liderrak izaten jarraitzen dute, irailean % 24,5eko audientzia-zatia eta 238.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratuz Euskadin eta eragin eremuan. Taldearen profesionaltasuna eta informazioa lantzeko gertutasun eta zorroztasunari esker audientziaren babes zintzoa lortu dute eta lidergoa mantendu dute azken bederatzi urteetan.

ETB1eko iraileko eskaintzari dagokionez, kirol eskaintza zabala eta, zehazki, Kontxako Banderaren zuzeneko emanaldia nabarmendu dira. Kontxako Banderak % 34,3ko audientzia-zatia lortu zuen, EITBk zuzeneko emanaldia eskaintzeko egin zuen ahalegin bereziari esker. Izan ere, baliabide tekniko eta lantalde zabala eraman zuen Donostiara kirol hitzordu garrantzitsu honen zirrara eta ikusgarritasun osoa eskaintzeko.

Gainera, datu oso onak lortu ditu "Biba Zuek!" saioak, bataz beste, % 4,4ko audientzia-zatia. Euskaldunen artean aukera gustukoenetakoa da bere ordu tartean % 11,5eko kuotarekin. "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak ere datu onak izan ditu irailean: % 4,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,1eko kuota. Gainera, "Baserria" saioren bigarren denboraldia ere arrakastatsu hasi da: bataz beste, % 3,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 9,7ko kuota lortu du.

ETB2n, "La Noche de…"k % 11,2ko audientzia-zatia eta 175.000 ikus-entzule lortu ditu bataz beste, eta "Vascos por el Mundo" saioak % 8,9ko kuota eta 181.000 ikus-entzule. Biak izan dira behin eta berriz ordutegi nagusiko liderrak astearteetan eta igandeetan. "En Jake" saioak ere, % 11,4ko audientziarekin, arrakastatsu ekin dio denboraldi berriari.

Bestalde, "Atrápame si Puedes" eta "Esto No Es Mormal" lehiaketak ETB2ko saio erreferenteak bilakatu dira. Patxi Alonsok aurkeztutako tarteak % 11,9ko audientzia-zatia eta 101.000 ikus-entzule izan du irailean; eta Igor Siguerok eta Nerea Aliasek aurkeztutakoak, berriz, % 9,0ko kuota eta 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.