Itxi

telebista

22:30ean

'Domino' filmaren estreinaldia, gaur, "La Noche de..." saioan

EITB Media

Félix Linaresek aurkeztutako saioak 26 urte bete ditu telebistan, eta gaur ekingo dio hogeita zazpigarren denboraldiari.

  • 'Domino' filmaren irudia

    'Domino' filmaren irudia

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak hogeita zazpigarren denboraldiari ekingo dio. Félix Linaresek aurkeztutako zinema saioak 26 urte bete ditu audientziarekin asteroko hitzordua galdu gabe: urte guzti hauetan azken zinema estreinaldien datu guztiak, bitxikeri harrigarrienak eta aktore ospetsuenen ibilbidearen errepasoa eskaini du Felixek.

Denboraldi berriari hasiera emateko, Domino (Domino. 2019) akziozko polizia filma estreinatuko du telebistan. Brian de Palma zinemagile ospetsuak gidatutako pelikula da eta Nikolaj Coster-Waldau eta Carice Ban Houten aktoreak ditu protagonista.

Bestalde, Ana de Armas momentuko aktorearen inguruko erreportajea izango da ikusgai, baita Humphrey Bogart aktore mitikoaren ibilbideari buruzko Crónica de sucesos atala ere.

Horrez gain, denboraldi honetan atal berriak eskainiko ditu "LND"k, horien artean, Raro raro raro, aktore ezagunen berezitasun eta ohitura arraroen inguruan. Atal berri honen lehen protagonista Nicolas Cage izango da.

"La Noche de... Domino" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.