Itxi

telebista

Gaueko bederatzietan

Gaixotasun arraroak hizpide, igandeko 'Harian' saioan

A.H.

EITB

Iban Bengoetxeak familia, gaixo eta adituekin hitz egingo du errealitate horretara hurbiltzeko asmoarekin.

  • Iban Bengoetxea | Harian

    Iban Bengoetxea, 'Harian'. Argazkia: EITB

Otsailaren 28an Munduko Gaixotasun Arraroen Eguna dela eta, Iban Bengoetxeak gidatutako 'Harian' saioak gaixotasun arraroak hartuko ditu hizpide igandean. Kazetaria Euskal Herriko hainbat tokitara joango da, familia eta gaixoekin hitz egiteko asmoarekin. Izan ere, gaixotasun hauek biztanleen %7ri eragiten diete gutxi gorabehera eta edonori gerta dakioke bizitzako edozein etapatan.

Saioan, ikertzaile aditu batek gaixotasun arraroen zergatia ulertzen lagunduko du, eta gaixoen bizi kalitatea hobetzeko ikerketak duen garrantzia azpimarratuko da.

'Harian' igande honetan emitituko da 21:00etatik aurrera ETB-1en.