albistea
Audientzia oharra
'El Conquistador', lider bere ordutegian
A.E.
EITB
Ostiraleko 'Al Rescate' umore saioak ere arrakasta izan zuen. Atal berezia 281.000 lagunek jarraitu zuten.
-
Omar. Argazkia: EITB.
Atzo eskainitako 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa audientzia buru izan zen bere ordutegian. Atzo eskainitako atalak %23,8ko audientzia zatia eskuratu zuen eta bataz beste 208.000 lagunek ikusi zuten EAE eta eragin esparruan. Horrez gain, Omarren agurraz amaitu zen atal zirraragarria 433.000 ikus-entzulek ikusi zuten uneren batean.
Arratsaldean pilotak ere erantzun nabarmena izan zuen ETB-1en. Eskuz binakako txapelketako Berasaluze VIII-Albisu / Lasa-Peñagarikano partidak %12,6ko audientzia zatia izan zuen oro har eta euskaldunen artean %20,5ekoa. Bataz beste 114.000 lagunek ikusi zuten pilota partida eta 214.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.
'Al Rescate' arrakastatsu
Bestalde, ostiralean arrakastatsu eskaini zen 'Al Rescate' umorezko saioaren hirugarren atala ordutegi nagusian. Saioak %11,3ko audientzia eskuratu zuen eta bataz beste 106.000 ikus-entzuek ikusi zuten. Halaber, Oscar Terol, Gorka Otxoa, Santi Ugalde eta Asier Hormaza protagonista izan zituen saioak 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.