telebista
Arantza Garcesek aurkeztuta
Arduinoak aztergai, astearteko 'Nickdutnik' saioan
A.H.
EITB
Jonathan Garciaren ekimen artistikoak biltzen dituen Tunipanea webgunea ezagutuko du saioak.
-
Arantza Garces, 'Nickdutnik', ETB-3. Argazkia: EITB
Astearte honetan, Arduinoen berri izango du Arantza Garcesek aurkeztutako 'NickdutNik' saioak. Arduinoak edozein motako proeiktu elektronikoak sortzeko hardware plataforma askeak dira, erraztasun handiz erabili daitezkeenak.
Halaber, Tunipanea ezagutuko du saioak, Jonathan Garciaren ekimen eta lan artistikoa biltzen duen webgunea. USER atalean, ordea, Enrique Rodal kazetaria, teknologia berrietan aditua, elkarrizketatuko dute.
Horrez gain, hainbat fan trailer eskainiko dituzte eta beti bezala, ikusi beharreko Bonus Track izugarri bat erakutsiko dute.
'Nickdutnik' astearte honetan emitituko da 23:00etatik aurrera ETB-3n.