Itxi

telebista

Begoña Zubietak aurkeztua

Andoni Luis Aduriz sukaldaria, asteazkeneko 'Forum'en

A.H.

EITB

Gonbidatuak El gourmet extratetrrestre liburuaz eta Zinemaldian zein Berlinalen aurkeztutako Mugaritz B.S.O. dokumentalaz hitz egingo du.

  • Andoni Luis Aduriz | sukaldaria | Mugaritz

    Andoni Luis Aduriz, sukaldaria. Foto: EITB

Asteazkenean, Andoni Luis Aduriz sukaldaria ETB-2ko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da argitaratu berri duen El gourmet extraterreste liburua aurkeztera. Bertan, extralurtar batek munduko gastronomian zehar egindako bidaiaren berri ematen du eta 12 herrialde ezberdinetako errezetak biltzen ditu.

Gonbidatuak, gainera, Mugaritz B.S.O. dokumentalaren inguruan hitz egingo du, Mugaritzeko plateren konposizio, elaborazio eta filosofiaren gaineko istorio musikatua dela azalduz. Dokumentala Zinemaldian aurkeztu zen, baita Alemaniako Berlinale zine jaialdian ere. ETB-1ek asteazken honetan bertan eskainiko du 22:00etatik aurrera.

'Forum' asteazken honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.