albistea
Otsailaren 28an
Naroa Arraldera itzuliko da!
EITB
Nekane Naroarekin elkartuko da eta ondoren, ertzainburuarekin etxera joango da.
-
'Goenkale'. Argazkia: EITB
Ernestok ama biologikoaren familiarengana ez hurbiltzeko eskatu dio Maleni, baina alabak aitaren esanei jaramonik egin gabe, bere amona biologikoa ezagutuko du.
Bien bitartean, Koldoren laguntzari esker, Nekane Naroarekin elkartuko da. Naroa etxera itzuliko da oraindik beldurtuta baldin badago ere. Halaber, Ricardo Ojangurenen kasua itxita dago, Katy kartzelan baitago.
Azkenik, Ernesto pozik dago dena espero bezala ateratzen ari zaiolako. Enpresaria Madariaga ontziola saltzeko zorian dago eta Iñigoren laguntzaz, langileak Lukasen aurka jartzea lortuko du. Gainera, Lukasek Fermin Marquez enpresariaren bisita izango du eta gizonak informazio interesgarria helaraziko dio.