Itxi

telebista

Kirolak

Lau T'erdiko Txapelketako Urrutikoetxea vs Laso partida eta boxeoa Gasteiztik, gaur gauean

EITB Media

Zallako pilota jaialdia 22:00etan hasiko da. Gauerditik aurrera, berriz, Iradier Arenako boxeo ikuskizuna eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Unai Laso eta Mikel Urrutikoetxea, pilota aukeraketan

    Unai Laso eta Mikel Urrutikoetxea, pilota aukeraketan

Gaur gauean, Zallako pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:00etatik aurrera. Lau T'erdiko Txapelketako Urrutikoetxea vs Laso partida jokatuko da lehendabizi, eta Elezkano II-Bikuña eta Artola-Aretxabaleta bikoteen artekoa ondoren.

Gauerditik aurrera, boxeo zaleek Gasteizko Iradier Arenan ospatutako jaialdiarekin gozatu ahal izango dute. Boxeolari profesionalak eta amateurrak arituko dira bertan, besteak beste: Natxo Mendoza, Fran Mendoza, Zohuari Tetef, Mikel Sánchez, Flavius Chiaburu, Mohammed Bilal, Leire Remacha, Adrián Formoso, Dorleta Zubedia eta Nekane Alda.

Telebistan ikusgai izango ditugun borrokaldiak dira: Abdellatif Zouhairi Tetef gasteiztarra Dionis Martínez venezuelarraren aurka, Fran Mendoza (11 borrokaldi egin eta denak irabazi dituen boxeolaria) Jozsef Ajtai hungariarraren aurka, eta Natxo Mendoza vs Hermin Isava. Aspaldiko 20 urteotan Gasteizen bizi den Natxo Mendozaren azken borrokaldia izango da eta omenaldia jasoko du.