Itxi

telebista

22:15ean

Bristol, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Pedro Mardones kazetariak Bristol hiria eta inguruko eskualdean barrean bidaia egingo du, bertan bizi diren euskaldunek lagunduta.

  • Pedro Mardones kazetaria Bristolen.

    Pedro Mardones kazetaria Bristolen.

Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Pedro Mardones kazetariak Bristol hiria ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunek lagunduta: Aitor Sanchez, Eva Camba, Estibaliz Urteaga, Maitane García eta Ainhoa Zamorano.

Avon ibaiaren ertzean, Ingalaterrako hego-mendebaldean hiri hau herrialdeko bigarren hiririk garrantzitsuena izan zen XVIII. mendean, portuko jarduera handiak eta esklaboen trafikoaren garrantziak bultzatuta. Gaur egun, mugimendu handiko hiri abangoardista da. 2015an Europako hiriburu berdea izan zen eta The Sunday Times-ek Britania Handian bizitzeko lekurik onena izendatu zuen 2014ean eta 2017an.

Trenez 15 minutura, Bathera iritsiko dira. Hiria gizadiaren ondarea da eta bertan, erromatarren garaiko ur beroko terma ikusgarriak bisitatuko dituzte, besteak beste. Saioak gainera, Cheddarreko haitzartea eta duela 5000 urte eraikitako Stonehenge monumentu megalitiko ospetsua ezagutuko ditu.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.