Itxi

telebista

Kirolak

Atletismoa, futbola, pilota eta "Helmuga" saioa, asteburuan, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Lasarteko Krosa, Iberdrola Ligako Athletic Club vs Levante partida eta Bakaikoa vs Zubizarreta III Lau T'erdiko Promozio Txapelketa finala zuzenean eskainiko dira. "Helmuga" saioan, berriz, alpinismoa izango da protagonista.

  • Atletismoa, futbola, pilota eta "Helmuga" saioa, asteburuan, ETB1en eta eitb.eus-en

    Atletismoa, futbola, pilota eta "Helmuga" saioa, asteburuan, ETB1en eta eitb.eus-en

Zuzeneko kirol emanaldiek eta alpinismoa ardatz izango duen "Helmuga" saioak osatuko dute ETB1en eta eitb.eus-en kirol eskaintza asteburu honetan. 

Larunbatean, Iberdrola Ligako Athletic Club vs Levante partidaz gozatu ahal izango dugu lehendabizi, 16:00etan hasita. Hau amaitutakoan, 17:45ean, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute. Bertan, Bengoetxea VI-Aranguren / Victor-Rezusta atariko neurketaren ostean, Lau T'erdiko Txapelketako hirugarren postua erabakiko da Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberriaren arteko norgehiagokan. Azkenik, Alberdi-Erasun eta Salaberria-Untoria bikoteak izango dira aurrez aurre. 

Igande goizean, "Helmuga" saioa izango dugu ikusgai 11:40ean. Aste honetan alpinismoa hizki larriz izango dute protagonista. Alde batetik, Ekaitz Maiz, Joseba Eskudero eta Joseba Iztuetak Taykistango Pamir mendira egindako espedizioa izango dute hizpide. Komunismo mendia zuten helburu, baina azkenean Korzhenevskaya igota itzuli ziren etxera. Komunismon erreskate batean laguntzen ere aritu ziren. Bestetik, Xabi Ormazabal Urretxuko alpinista gogoratuko dute. Duela 17 urte zendu zen Cho Oyun. 

12:20ean atletismoaren tartea zabalduko dute Lasarteko Krosa zuzenean eskaintzeko. Eta arratsaldean, Lau T'erdiko Promozio Txapelketako finala izango dugu ikusgai, Bakaikoa vs Zubizarreta III, Altsasutik. 17:00etan hasiko den jaialdia binakako bi partida hauekin osatuko da: Elordi-Martija / Peña II-Salaverri II eta Dario-O. Etxebarria / Agirre-Elizegi.