albistea
Audientzia oharra
'Estrellas que alcanzar' eta 'Ni Más Ni Menos'en audientzia marka
A.E.
EITB
'La Noche de...' saioan emandako filmak audientzia errekorra eskuratu zuen %17,3ko audientzia zatiarekin eta ia 400.000 lagunek jarraitu zuten. 'Ni Más Ni Menos'ek, berriz, %15,8ko sharea izan zuen.
-
Izarren argia. Argazkia: izarrenargia.com
Estrellas que alcanzar 'La Noche de...' saioaren baitan emandako filmak share errekorra eskuratu zuen: %17,3ko audientzia zatia. Hain zuzen ere, 2010. urteko abuztutik hona ETB-2ko ordutegi nagusian audientzia zatirik handiena lortu duen filma izan da.
Horrez gain, 147.000 ikus-entzulek ikusi zuten filma bataz beste eta 397.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. Bere ordutegian audientzia lider izateaz gainera, 2009ko irailetik hona 'La Noche de...' barruan emandako filmerik ikusiena izan da.
Estrellas que alcanzar-Izarren argia filmak benetako gertakizunak ditu oinarri. Saturrarango emakumeen gartzelan Franko garaian gertatutako bidegabekeriak agerian jartzen ditu. Mikel Rueda euskal zuzendariaren lehen filma izan da eta Barbara Goenaga du protagonista.
'Ni Más Ni Menos'ek sharerik altuena
Bestalde, 'Ni Más Ni Menos' Klaudio Landak aurkezten duen eguneroko magazinak ETB-2n aurrera egiten jarraitzen du eta atzo orain arteko audientzia zatirik handiena eskuratu zuen, %15,8. Gainera, uneren batean 325.000 lagunek jarraitu zuten arratsaldeko zuzeneko saioa.