telebista
Audientzia nota
Bartzelona-Leverkusen partida, eguneko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
Norgehiagokak %18,5eko audientzia zatia lortu zuen eta 672.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen.
-
Messi Leverkusen-eko atezainaren aurrean. Argazkia: EFE.
Bartzelona eta Leverkusen taldeek elkarren aurka jokatu zuten norgehiagoka, Champions Leagueko final zortzirenetako itzuliko partida, asteazkeneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin eta %18,5eko audientzia zatia lortu zuen. ETB-1ek Camp Nou estadiotik zuzenean eskaini zuen eta 672.000 ikus-entzulek bat egin zuten norgehiagokarekin emanaldian zehar, Euskadin eta bere eragin esparruan.
Bestalde, '60 Minutos' saioko Vascos en Manchester erreportajeak audientziaren harrera oso ona izan zuen. Iñaki Lopezek aurkeztutako erreportajeak, Athletic-ek Manchesterren jokatuko duen partida aitzaki hartuta, bertan bizi diren euskaldunak izan zituen protagonista. 279.000 ikus-entzulek bat egin zuen saioarekin uneren batean.