Itxi

telebista

21:00etan

Manchesterrera joan diren Athletic zaleen atzean, igandeko 'Harian'

A.H.

EITB

Jarraitzaile zuri-gorriek hiri ingelesean sortutako giro ezin hobearen lekuko izan da saioa.

  • Manchesterrera joan diren Athletic zaleen atzean, igandeko 'Harian'

    Iban Bengoetxea. Argazkia: EITB.

Ostegunean Athleticek jokatutako partida zoragarriaren ondoren, animo ezin hobearekin itzuliko dira Manchesterrera talde zuri-gorria animatzera joan ziren jarraitzaile guztiak. Baina oraindik ez dago ezer erabakita. Martxoaren 15era arte itxaron beharko dugu San Mamesen jokatuko den partidan nor nagusitzen den ikusi eta, beraz, Europa Ligako final-laurdenetara nor iristen den jakiteko.

Athletic eta Manchester datorren astean neurtuko dira partida zirraragarri batean. Baina egun hori heldu aurretik 'Harian' saioaren taldea Ingalaterran egon da 8.000 Athletic zalerekin batera; Espaniako Ligako talde batek, finaletatik kanpo, sekula mugitu duen jendetzarik handiena da. Giro ezin hobea bizi izan zen bai Manchesterren bai Bilbon eta haren lekuko izan zen 'Harian'eko taldea.

'Harian', Iban Bengoetxeak aurkeztuta, igande honetan emitituko da 21:00etatik aurrera ETB-1en.