telebista
15:30etik aurrera
Virginia Wolf idazle britaniarra hizpide, igandeko 'Sautrela'n
A.H.
EITB
Idazlearen bizipen eta lanak ezagutuko ditu saioak, Gema Lasarte eta Marijo Olaziregi idazleen eskutik.
-
'Sautrela', Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB
Aste honetako 'Sautrela' saioak Virginia Wolf idazle britaniarra hartuko du hizpide eta idazlearen irudi lausoan murgilduko da, haren bizitza eta lana gertutik ezagutzeko. Izan ere, Virginia Wolf desberdina izan zen, bere garaiari aurre hartu zion eta aldi ebrean, kritikatua, madarikatu eta mirestia izan zen. Ez zuen sekula inor iritzirik gabe utzi. Gema Lasarte eta Marijo Olaziregi idazleen eskutik gerturatuko da 'Sautrela' Virginia Wolfen mundu literario eta pertsonalera.
Elkarrizketaren tarteak Leire Bilbao idazlea hartuko du protagonista eta argitaratu berri duen Scanner lanaren ezaugarri eta edukiez arituko da Hasier Etxeberriarekin.
Arantxa Iturbek, azkenik, gogoko duen liburu baten pasartea ekarriko du, saioari amaiera emateko.
'Sautrela' igande honetan emitituko da 15:30etik aurrera ETB-1en.