Itxi

albistea

Audientzia oharra

'Slumdog millonaire' filma, emanaldirik ikusiena ordutegi nagusian

A.E.

EITB

'Euskadi Directo' saioak marka hautsi du, 277.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratuz.

  • Slumdog Millionaire

    Slumdog Millionaire. Argazkia: EITB

Slumdog millonaire 'La Noche de...' saioaren barruan emandako filma telebista emanaldirik ikusiena izan zen Euskadin, ordutegi nagusian. Zortzi Oscar jasotako film arrakastatsuak %14,5eko audientzia zatia lortu zuen eta bataz beste 116.000 ikus-entzule Euskadin eta eragin esparruan. Horrez gain, 395.000 lagunek ikusi zuten uneren batean ETB-2n estreinaturiko filma.

Bestalde, 'Euskadi Directo' albistegiak ere marka hautsi zuen 277.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin. Laster 1.000 ataletara iritsiko den ETB-2ko saioak %13,6ko sharea izan zuen.