telebista
Kirola
Urdulizeko pilota jaialdia, zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
ETBK Sat kateak Txapeldunen Ligako final laurdenetarako eta finalerdietarako zozketak eskainiko ditu zuzenean.
-
Pilota. Argazkia: EITB
Ostiralean, Euskal Telebistako kamerek Urdulizeko pilota jaialdiarekin bat egingo dute zuzenean gaueko 22:00etatik aurrera. Hasteko, Olazabal-Larrinaga eta Lemuno-Aretxabaleta bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da eta ondoren, Bengoetxea VI-Apraiz eta Martinez de Irujo-Barriola bikoteek jokatuko dute partida nagusia. Xabier Euzkitze, Josean Tolosa eta Koldo Aldalurrek emango dute pilota jaialdiaren berri ETB-1en.
Champions Leaguerako zozketa ETBK Sat-en
ETBK Sat kateak, bere aldetik, zuzenean bat egingo du Txapeldunen Ligako final laurdenenetarako eta finalerdietarako zozketekin goizeko 11:45etik aurrera. Juanan Legorburuk egingo du Suitzako Nyon hirian egingo den ekitaldiaren kontakizuna.