Itxi

albistea

Mihiluze Lehiaketa

Lagundu munduko izen euskaldunen zerrenda osatzen!

EITB

Jasotzen ditugun proposamen guztien artean Elkarrek eskainitako produktu sorta bat zozkatuko dugu.

  • Mihiluze lehiaketa. Argazkia: EITB

'Mihiluze' saioak astero lehiaketa berri bat jartzen du abian. Aste honetako lehiaketa Munduko izen euskaldunak du izena. Lehiaketaren helburua munduan zehar euskarazko esanahia izan dezaketen herrialde, hiri edo herrien izenak zerrendatzea da. Adibidez: Gabon (Gabon edo egunon), Zeelanda Berria (Zelan da berria?) Nahi adina bidal ditzakezue eta saiatu aurrekoenak ez errepikatzen!

Lehiaketan parte hartzeko sartu Mihiluze lehiaketa webgunean eta idatzi zuen proposamena orriaren behealdean dagoen Facebookeko moduloan.

Erantzun zuzena asmatzen duzuen guztien artean Elkarrek eskainitako liburu sorta zozkatuko dugu. Sorta horretan, Imuntzo eta Belokiren Gezurra ez da egia, Asier Serranoren Hiri gorritik eta Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak liburuak aurkituko dituzu.

Animatu eta parte hartu!