Itxi

telebista

Kirolak

Real Sociedad vs Huelvako Sporting, Binakako Txapelketa eta "Helmuga" saioa, asteburuan

EITB Media

Iberdrola Ligako partida eta Iruñeko eta Logroñoko jaialdiak zuzenean izango ditugu ikusgai. Ana Ramosek gidatutako saioan xarea pilota modalitatea ezagutzeko parada izango dugu.

  • Realeko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

Zuzeneko hiru kirol emankizun izango ditugu asteburu honetan ETB1en eta eitb.eus-en. 

Batetik, futbola, Primera Iberdrola Ligako 13. jardunaldiko Real Sociedad vs Huelvako Sporting norgehiagoka, igandean, 12:00etan. 

Bestetik, bi pilota emankizun, larunbat arratsaldean Iruñeko Labritetik eta igande arratsaldean Logroñoko Adarragatik. Binakako Txapelketako lau partida ikusi ahal izango ditugu: promozio mailako Egiguren V-Untoria / Zubizarreta III-Eskiroz eta Victor-Gascue / Bakaikoa-Elizegi, eta lehen mailako Elezkano II-Zabaleta / Laso-Imaz eta Altuna III-Martija / Jaka-Mariezkurrena II. Bi jaialdiak 17:00etan hasiko dira. 

Bestalde, aste honetako "Helmuga" saioan (igandean, 11:25ean) pilota modalitate ezberdin batean egingo dute azpimarra, xarea. Duela 100 urte pasatxo iritsi zen Irurara eta gaur egun pilota modalitate hau oso esturik lotuta dago Gipuzkoako herri txiki honetara. Bigarren erreportajean Mulu Kinfe Etiopiako txirrindularia ezagutuko dugu. Bizitza oso zaila izan du Muluk eta egun Egoi Martinez txirrindulari-ohiak hartu du bere Etxarriko etxean etorkizunean berriz ere tropelera itzultzeko asmotan.