albistea
Zuzenean
Milan-San Remo txirrindularitza proba, larunbatean, ETBK Sat-en
A.A.
EITB
Getafe-Real Sociedad eta Zaragoza-Osasuna neurketen laburpenak ere eskainiko dira.
-
Txirrindularitza. Argazkia: EFE
Milan-San Remo txirrindularitza lasterketa zuzenean eskainiko du ETBK Sat-ek larunbat honetan. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute UCI WorldTour-erako puntuagarria den proba ezagunaren kontakizuna. 298 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.
Txirrindularitza abiapuntu hartuta, beste hainbat emanaldi ere izango ditu ETBK Sat-ek larunbat honetan: Inter Movistar-Ribera Navarra areto futboleko partida 17:30ean eta Palako Munduko Txapelketako finalerdia, Lujan eta Fustoren artean, 22:30ean.
Horrez gain, Getafe-Real Sociedad eta Zaragoza-Osasuna Lehen Mailako partiden laburpenak izango dira ikusgai 20:00etan.
Bestalde, ETB-1ek Bigarren Mailako bi neurketa eskainiko ditu zuzenean: Real Sociedad B-Athletic B derbia arratsaldeko lauretan eta Las Palmas-Celta seietan.