telebista
Begoña Zubietaren eskutik
Itxaropen Telefonoa mintzagai 'Forum' saioan, asteartean
M.A.
EITB
Lorena Pidal zuzendaria 10:15ean izango da ETB-2ko saioan.
-
Begoña Zubieta, 'Forum'. Argazkia: EITB
Asteartean, martxoak 20, Euskal Telebistako 'Forum' elkarrizketa saioan Lorena Pidal Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa zerbitzuko zuzendaria hartuko dute solaskide. Begoña Zubietak 10:15etik aurrera elkarrizketatuko du irabazi-asmorik gabeko elkarteko arduraduna.
Doako zerbitzu honek egunero jasotzen dituen deien gainean solastatuko da Pidal. Gehienak elkarbizitza arazoen eta estutasun ekonomikoen ingurukoak izaten dira eta oso bakarrik sentitzen den jendeak deitzen du.