albistea
Dokumentala ETB-1en
'Geisha: loreen ilunabarra dokumentala', 'Haratago'n
A.E.
EITB
Asteartean Geisharen figura aztertuko du Hasier Etxeberriak gidatzen duen saioak.
-
Hasier Etxeberria, 'Haratago'. Argazkia: EITB
Astearte honetan 'Haratago' saioko dokumentala Japoniako geishei eskainita dator. Emakume dantzari eta kantari profesionala da Geisha, prestakuntza haurtzaroan hasten duena, eskola berezietan, dantzan poemak buruz ikasi eta esaten, Japoniako musika-tresnak jotzen eta tea bertako ohituren arabera zerbitzatzen erakusten diote, besteak beste.
Gizonaren zerbitzari izateko prestatzen bazituzten lehen, gaur egun negozio-bileretan eta jatetxe publikoetan aurkitzen dute lanbidea, gainera, gehienek, solaskide bilakatzen ei dira denborarekin.
Dokumental honek Japoniako hiriburu zahar izandako Kyotora eramango gaitu, azken Geishen ezkutuko munduan sartzeko bete-betean. Atzerritarrei nahiz bertakoei itxita zaion unibertso honetan murgiltzeko aukera izan zuen filmeko zuzendariak; gaiaren inguruko klixeak apurtzen ditu eta geishen artean erabiltzen dituzten kodeak eta zorroztasunak erakusten dizkigu.
Exotismoarik, behintzat, ezingo zaio ukatu gaurko lan honi.
'Haratago' saioa asteartean 17:45ean izango da ikusgai ETB-1en.