albistea
Kirola
Urretxuko pilota jaialdia, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Arratsaldean, CSKA Mosku eta Gescrap Bizkaiak jokatuko dute elkarren aurkako bigarren final laurdenetako partida.
-
Pilota. Argazkia: EITB
Ostiral honetan, CSKA Mosku eta Gescrap BizkAia taldeek Euroligako final laurdenetako bigarren partida jokatuko dute Moskun eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka arratsaldeko 17:30etik aurrera. Asier ArangurenEK eta Josean Aldalurrek emango dute partidaren berri ETB-1en.
Gaueko 22:00etan, ordea, pilotaren txanda izango da eta 'ETB Kantxa'ko kamerek zuzenean bat egingo dute Urretxuko pilota jaialdiarekin. Hasteko, Apezetxea-Ladis Galarza eta Mendizabal III-Cecilio bikoteek jokatuko dute lehenengo partida eta ondoren, Olaizola II-Mendizabal II eta Aritz Lasa-Peñagarikano elkarren aurka arituko dira jardunaldiko partida nagusian. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.