albistea
Mihiluze Lehiaketa
Parte hartu 'Egiaren bila' lehiaketan!
EITB
Asmatu lau esaldiren artean erantzun zuzena eta irabazi sari bikainak.
-
Egiaren bila. Argazkia: EITB
'Mihiluze' saioak astero lehiaketa berri bat jartzen du abian. Aste honetako lehiaketak Egiaren bila du izena. Hiru pertsonaia historiko hauek, Franco, Hitler eta Churcill, aintzat hartuta, lau esaldiren artean egia zein den asmatu beharko duzue: Hirurak izan ziren komunistak gaztetan, hirurak egon ziren Hendaian, hirurak bizi izan ziren Afrikan eta hirurek zuten bibotea. Zein da zuzena?
Lehiaketan parte hartzeko sartu Mihiluze lehiaketa webgunean eta idatzi zuen proposamena orriaren behealdean dagoen Facebookeko moduloan. (Esaldiaren letra adierazi zuen mezuan).
Erantzun zuzena asmatzen duzuen guztien artean Elkarrek eskainitako liburu sorta zozkatuko dugu. Sorta horretan, Kupela musika taldearen Gailurrak ikutuz eta Itsaso Martin Zapiainen Ni, Vera eta Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenaren Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean liburuak aurkituko dituzu.
Animatu eta parte hartu!