Itxi

albistea

Ostiralean

Kirkland eta Anguloren arteko borrokaldia, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Historiako asaltorik gogorrenetako bat izan da.

  • Boxeo izarrak | Manu Maritxalar | Pedro Mari Goikoetxea | ETB-1

    'Boxeo izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EITB

Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak eskainiko duen lehen borrokaldia James Kirklandek eta Alfredo Angulok jokatuko dute, oso norgehiagoka gogorra eta ikusgarria. Kirklandek 29 borrokaldi irabazi ditu eta bat besterik ez du galdu. Alfredo Angulok, ordea, 20 garaipen ditu eta porrot bakarra.

Bigarren neurketa Eric Morales eta Pablo Cesar Canoren artekoa izango da. Erik Moralesek ez du aurkezpenik behar, 18 aldiz izan delako Munduko txapeldun, superoilar, luma eta superluma pisuetan. Orain pisu superarinean saiatuko da, borrokaldirik galdu ez duen Canoren aurka.

Hirugarren norgehiagoka pisu astunekoa izango da: Edmund Gerber alemaniar gazteak eta Marcus Mcgee amerikarrak neurtuko dituzte indarrak.

Eta amaitzeko, kick-boxing borrokaldi bat. Sergio Sanchez gasteiztarrak eta Ricardo Lecca italiarrak jokatutako Europako txapelketa.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:55etik aurrera ETBK Sat-en eta 00:05etik aurrera ETB-1en.