Itxi

albistea

21:25etik aurrera

ETBko hiru aurkezle, larunbateko 'Mihiluze Traka'n

A.H.

EITB

Iban Garate, Andoni Aizpuru eta Jon Artano nor baino nor gehiago arituko dira saioan.

  • 'Mihiluze Traka'. Argazkia: EITB

    'Mihiluze Traka'. Argazkia: EITB

Larunbat honetan, martxoaren 24an, ETBko hiru aurkezle izango dira 'Mihiluze Traka'n protagonista: Iban Garate, Andoni Aizpuru eta Jon Artano. Iban Garatek astelehenetik ostegunera emititzen den 'Ai Ama!' umore showa aurkezten du, astegunetan Andoni Aizpuruk eguraldiaren berri ematen du eta Jon Artanok larunbatero bazkal ondoren bertsoei buruzko berriak ekartzen ditu 'Hitzetik Hortzera' saioan.

Beraiekin bikotea osatzen Hernaniko Oier Iurramendi, Pasai Antxoko Larraitz Mendia eta Elorrioko Itziar Perez mihiluzeak arituko dira. Larunbatero 'Mihiluze Traka'n ohikoak diren 5.000 euroak izango dira hiru bikoteen artean jokoan.

Pilotarien, 'Goenkale'ko aktore gazteen, bertsolarien, musikarien, informatiboetako lankideen, Hil arte bizi antzerkiko kideen, 'Finlandia' saioko lagunen eta berriz beste pilotari batzuen ondoren, eskaini izan den bederatzigarren 'Mihiluze Traka' da honako hau.

'Mihiluze Traka' larunbat honetan emitituko da 21:25etik aurrera ETB-1en.