Itxi

telebista

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

Irlandako literaturaz, aste honetako 'Sautrela'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Ione Gorostarzu, bere lehen liburua argitartu duen idazlea, ezagutuko dute.

  • Sautrela | Hasier Etxeberria

    'Sautrela', Hasier Etxeberria. Argazkia: EITB

Irlandako literaturaz ariko dira aste honetan 'Sautrela'ko erreportajean. Irlandan zein izen nabarmen daitezkeen ikusiko dute, idazle ezagunetatik haratago (James Jooyce, Oscar Wilde, Shaw eta Beckett), horren entzunak ez diren beste izen batzuk ezagutzeko, horien artean, Flann O'Brien, Frank O'Connor eta Edna O'Brien. Horretarako, irlandar euskaldun bat eta euskal irlandatu batengana joko dute: Barry Manley eta Paddy Rekaldek erakutsiko dute Irlandako literatura zertan den.

Aste honetan, aspaldiko asteotan 'Sautrela'n ohikoa ez den zerbait izango dute, bere lehen liburua argitaratu duen idazle berri bat ezagutuko dute. Des-egiten poema liburua idatzi du Ione Gorostarzuk eta horren karietara ariko da berbetan Hasier Etxeberriarekin.

Astero bezala, irakurketa hautatua Arantxa Iturberen eskutik eta ahotik etorriko da.

'Sautrela' igande honetan emitituko da 15:30etik aurrera ETB-1en.