albistea
Hasier Etxeberriak aurkeztuta
Yakuza filmak aztergai, astearteko 'Haratago'n
A.H.
EITB
Japoniako mafiaren inguruko zine genero honetan barrena murgilduko da dokumentala.
-
Hasier Etxeberria, 'Haratago'. Argazkia: EITB
Astearte honetako 'Haratago' saioak bidaia harrigarria proposatuko du zinema japoniarrean barrena, bigarren Mundu Gerratean hasi eta gaur egun arte. Bereziki, Yakuza Eiga Japoneko zine genero ezagunean oinarrituko da. Eiga, zineari esaten zaio japonieraz eta Yakuza, mafiari. Yakuzen bizimodu eta harremanen inguruko generoa da, japoneko gangsterrak protagonista dituen generoa, alegia. Dokumentala Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen 2008an, Zabaltegi sailean.
'Haratago' astearte honetan emitituko da 17:15etik aurera ETB-1en.