Itxi

albistea

Hasier Etxeberriak aurkeztuta

Irene Nemirovski idazlearen lana gogoratuko du igandeko 'Sautrela'k

A.H.

EITB

Idazlearen lana ezagutzera eman duen Alberdania argitaletxeko Inazio Mujika Iraola editorearekin izango dira.

  • Hasier Etxeberria | Sautrela

    Hasier Etxeberria, 'Sautrela'. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Sautrela' saioak Irene Nemirovski idazlearen lana eta istorioa gogoratuko ditu. Urte luzez egon da Nevirovskiren lana ahaztuta, baina duela gutxi zokoren batetik berreskuratutako liburu bat atera zen plazara, Nevirovskik bere bizitzako azken hilabeteetan idatzitakoa, frantziarrek nazien okupaziopean bizi izandakoaz ziharduena: Suite frantsesa (Alberdania, 2011). Liburua irakurleen eskuetara iritsi zenean, sekulako zirrara eragin zuen, testu bikaina zen, idazle handi-handi batek idatzia. Zaila zirudien liburu bikain hura urteetan gorderik egon zela sinestea, baina horren arrazoiak ezagutzera eman zirenean, orduan eta zirraragarriagoa bilakatu zen liburua.

Nemirovski Euskal Herrian pasa ohi zituen udak, Lapurdiko kostaldean, eta euskaraz ikasi omen zuen. Gertutasun hori biziki eskertu dio euskal literaturak, eta idazlearen lanetako asko euskarara ekarriak izan dira. Alberdania argitaletxea izan da idazlearen lana ezagutaratzen gehien tematu den argitaletxea, eta hain zuzen hango editorea gonbidatu du 'Sautrela' idazleaz jarduteko: Inazio Mujika Iraola.

Elkarrizketaren atalean, berriz, Patxi Ezkiaga izango dugu, bere azken liburua hizpide: Oteiza profetaren 14 hitz.

'Sautrela' igande honetan emitituko da 15:30etik aurrera ETB-1en.